XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XEDEA: Kultura arrotzeko ingurunean aritzea errazagoa gerta daiteke, norberari ageri zaizkion mezu idatziak ulertuz gero.

PRESTAKETA: 1. Ihardueraren izaera eta xedea azaldu ondoren, eskatu ikasleei hirian zehar ikusi dituzten errotuluak esan ditzatela.

Norbaitek idatz ditzala harbelean edo orri handi batean.

Hau ortografi ariketa ona gerta liteke ikasleren batek harbelean idazten ari denari hitza diktatuz gero.

2. Berrikus zerrenda talde osoarekin, esanahi ilunak edo zalantzazkoak argitzeko.

3. Ikasleek errotuluak sailka ditzatela.

Hona hemen zenbait kategoria arrunt: a. Iragarkiak.

1. Izenak: Carter?s Little Liver Pills.

2. Esaerak: Dena erdi-prezioan!.

b. Trafiko eta segurtasun oharrak: Stop, bide eman.

c. Debekuak: Ez aparkatu.

d. Abisuak: Berrikuntzak direla eta, itxita .

e. Informazioa: Paul Bunyan-en jaioterria.

f. Esloganak: Ipini zaborra dagokion lekuan.

g. Leku izenak.

1. Kaleak: Kale Nagusia.

2. Dendak (erostokiak): El Corte Inglés.

h. Beste (orotarik).

4. Jarri taldeka ikasleak, talde bakoitza kategoria jakin bateko errotuluak biltzeaz arduratuko delarik.

Kategoria batzu besteak baino errazagoak dira.

KANPO-LANA.

1. Ikasleak hirira irtengo dira.

Emaiezu nahikoa denbora beren kategoriako errotuloak eta aurrez ikusi ez duten bestelako edozein errotulu bilatzeko.

Hiztegirik ez.

2. Talde bakoitzaren helburua 10 edo 20 errotulu aurkitzea da, egotzi zaien kategorian.